Pazientzia. Hitz hori izaten dute ahoz aho mendizaleek eguraldiak mendian gora abiatzeko aukera noiz emango dien zain beheko kanpalekuan daudenean. Alberto Zerainek egunak daramatza iragarritako eguraldi oneko leihoaren esperoan. Pazientzia ez ezik, Everesten egoteko baimena ere bukatzen ari zaio, eta, ondorioz, egun erabakigarrietan sartu da espedizioa. Hornbein korridorea zer baldintzatan dagoen ez du jakingo han izan arte, baina Zerainek jakin badaki korridorearen abiapuntura iristeko komeriak izango dituela. Orain artean, bederen, kostata iritsi izan dira korridorearen abiapuntura Zerain eta harekin joandako Txingu Arrieta.
Iragarpenek eguraldi oneko leihoa irekiko dela diote, eta, hala balitz, gaur bertan edo bihar abiatuko lirateke Zerain eta Arrieta Everesteko ipar horma gainditzen duen Hornbein korridorearen sarrerara. Handik gora, Zerain abiatuko litzateke. Zer aurkituko duen ezin jakin, baina hara hurbiltzeko egin dituzten saioetan ikusitakoak itxaropenerako tartea utzi die mendizaleei, eta Hornbeinen uste baino elur gutxiago dagoela uste dute.
Egunotako ilargi betea ere lagungarri izango luke mendizaleak Hornbeinen gora, gauaren iluntasunean igo beharreko zatietan argitasun iturri. Hornbeinen gora egingo duen edo ez, laster jakingo da.
MENDIA. Eguraldia aldatu zain dago Zerain Everesten
Iragarritako eguraldi oneko leihoa irekitzen bada, gaur edo bihar abiatuko da Hornbein korridorean gora
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu