URDAIBAIKO ARTADIA ZEHARKATZEN. Kortezubiko Basondo auzoko Lezika jatetxearen aparkalekutik abiatuko gara, Santimamiñeko haitzuloaren sarbideraino. Han aldats handiko bidezidorrari eutsiko diogu, gezi arrosei jarraituz. Azken txanpako harkaitz lau-tenteak eskumatik inguratu daitezke, Ereñozar tontorreko San Migel ermitara heldu baino lehen (447 m.) -E. geodesikoa; buzoia: Arnotegi M.T. (1991-4-13)-. Eskailerak jaitsita, porlan bideak Ereñoko frontoipera hurbilduko gaitu eta ezkerreko pistak Muruetaganako bidegurutzera. Ibarrangelurako errepidean, Tremoia-IruskietaPR-BI 161 zutoin parean hain zuzen, porlan bidetik joko dugu berriro. Tremoiatzekoa baserri aldamenetik igaroko gara, eta Armendua azpiko bidegurutzean, marra zuri-horiek aurkakoa adierazi arren, Burretxaganainoko joan-etorria egingo dugu (398 m.) (33'), hots, azpiko lepora jaitsi eta harri pilotik ezkerreko puntu horiei jarraituz -buzoiak: Atxular M.T. (1995-10-15); O.A. Basconia (1972-2-13)-. PR bidera itzuli eta ezkerrera egingo dugu, baita Ibarrangelu zutoinean ere, marra zuri-horiak ahaztuta. Iruskieta baserrietatik Garteizko Ermita de San Pedro seinale aldera jarraituko dugu, Irugaztañetako harrizko jesarlekuraino, bertatik egingo baitugu Maruarainoko joan-etorria (360 m.) (50'), hots, harri piloz harri pilo -buzoia: Goi-zale M.T., Gernika (1997)-. PR/GR bidean jadanik, Dantzalekuko zutoinera helduko gara, eta Atxarreko San Pedro ermitako joan-etorriaren ondoren (312 m.) (18') -gurutzea: BFAko xafla; buzoiak: Bancobao (1967/Dadoa)-, jaisten hasiko gara, hegomendebalderantz. Kanalako San Martin ermita alboan pista porlan bide bihurtuko da eta azpiko errepidean amaituko da. Ikuste Alai etxe aurrean herrigunerantz abiatuko gara, Gernika alderantz.
Ereñozarretik Atxarrera
'Ahuntzak haitzera' batu zigun Gotzon Garatek 'Atsotitzak' lanean. Goazen, bada, ahuntzarena egitera
Barkatu umeak-eta eramateko aukerari muzin egiteagatik, baina mendizale helduok, rokero zaharrak legez, ez omen gara inoiz hiltzen eta noizbehinka ei datorkigu gaztetako abenturaren bat bizitzeko gogoa. Aurreko artikuluetan bezala, Urdaibai aldeko ibilbide honetan ere tontor biko ermitak uztartuko ditut, San Migel eta San Pedro, baina beribilean izan beharrean, beste ibilgailuren bat (autobusa ere bada) beharrezko izango duzue abiapuntura itzultzeko. Ermitak garrantzitsuak eta paisaia ikusgarria izan arren (J.M. Barandiaranek zein R.M.Azkuek berak ere zenbait kontakizun jaso zituzten euren etnografia ikerketetan), benetako zirrara gerrako markek eragingo dizute. Ziur egon bidezidor estu hauetatik zehar zauritxoren bat egingo duzuna.
URDAIBAIKO ARTADIA ZEHARKATZEN. Kortezubiko Basondo auzoko Lezika jatetxearen aparkalekutik abiatuko gara, Santimamiñeko haitzuloaren sarbideraino. Han aldats handiko bidezidorrari eutsiko diogu, gezi arrosei jarraituz. Azken txanpako harkaitz lau-tenteak eskumatik inguratu daitezke, Ereñozar tontorreko San Migel ermitara heldu baino lehen (447 m.) -E. geodesikoa; buzoia: Arnotegi M.T. (1991-4-13)-. Eskailerak jaitsita, porlan bideak Ereñoko frontoipera hurbilduko gaitu eta ezkerreko pistak Muruetaganako bidegurutzera. Ibarrangelurako errepidean, Tremoia-IruskietaPR-BI 161 zutoin parean hain zuzen, porlan bidetik joko dugu berriro. Tremoiatzekoa baserri aldamenetik igaroko gara, eta Armendua azpiko bidegurutzean, marra zuri-horiek aurkakoa adierazi arren, Burretxaganainoko joan-etorria egingo dugu (398 m.) (33'), hots, azpiko lepora jaitsi eta harri pilotik ezkerreko puntu horiei jarraituz -buzoiak: Atxular M.T. (1995-10-15); O.A. Basconia (1972-2-13)-. PR bidera itzuli eta ezkerrera egingo dugu, baita Ibarrangelu zutoinean ere, marra zuri-horiak ahaztuta. Iruskieta baserrietatik Garteizko Ermita de San Pedro seinale aldera jarraituko dugu, Irugaztañetako harrizko jesarlekuraino, bertatik egingo baitugu Maruarainoko joan-etorria (360 m.) (50'), hots, harri piloz harri pilo -buzoia: Goi-zale M.T., Gernika (1997)-. PR/GR bidean jadanik, Dantzalekuko zutoinera helduko gara, eta Atxarreko San Pedro ermitako joan-etorriaren ondoren (312 m.) (18') -gurutzea: BFAko xafla; buzoiak: Bancobao (1967/Dadoa)-, jaisten hasiko gara, hegomendebalderantz. Kanalako San Martin ermita alboan pista porlan bide bihurtuko da eta azpiko errepidean amaituko da. Ikuste Alai etxe aurrean herrigunerantz abiatuko gara, Gernika alderantz.
URDAIBAIKO ARTADIA ZEHARKATZEN. Kortezubiko Basondo auzoko Lezika jatetxearen aparkalekutik abiatuko gara, Santimamiñeko haitzuloaren sarbideraino. Han aldats handiko bidezidorrari eutsiko diogu, gezi arrosei jarraituz. Azken txanpako harkaitz lau-tenteak eskumatik inguratu daitezke, Ereñozar tontorreko San Migel ermitara heldu baino lehen (447 m.) -E. geodesikoa; buzoia: Arnotegi M.T. (1991-4-13)-. Eskailerak jaitsita, porlan bideak Ereñoko frontoipera hurbilduko gaitu eta ezkerreko pistak Muruetaganako bidegurutzera. Ibarrangelurako errepidean, Tremoia-IruskietaPR-BI 161 zutoin parean hain zuzen, porlan bidetik joko dugu berriro. Tremoiatzekoa baserri aldamenetik igaroko gara, eta Armendua azpiko bidegurutzean, marra zuri-horiek aurkakoa adierazi arren, Burretxaganainoko joan-etorria egingo dugu (398 m.) (33'), hots, azpiko lepora jaitsi eta harri pilotik ezkerreko puntu horiei jarraituz -buzoiak: Atxular M.T. (1995-10-15); O.A. Basconia (1972-2-13)-. PR bidera itzuli eta ezkerrera egingo dugu, baita Ibarrangelu zutoinean ere, marra zuri-horiak ahaztuta. Iruskieta baserrietatik Garteizko Ermita de San Pedro seinale aldera jarraituko dugu, Irugaztañetako harrizko jesarlekuraino, bertatik egingo baitugu Maruarainoko joan-etorria (360 m.) (50'), hots, harri piloz harri pilo -buzoia: Goi-zale M.T., Gernika (1997)-. PR/GR bidean jadanik, Dantzalekuko zutoinera helduko gara, eta Atxarreko San Pedro ermitako joan-etorriaren ondoren (312 m.) (18') -gurutzea: BFAko xafla; buzoiak: Bancobao (1967/Dadoa)-, jaisten hasiko gara, hegomendebalderantz. Kanalako San Martin ermita alboan pista porlan bide bihurtuko da eta azpiko errepidean amaituko da. Ikuste Alai etxe aurrean herrigunerantz abiatuko gara, Gernika alderantz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu