Mendi ibilaldia

Lehengo laborantzaren jakile, galbidean dagoen Zuberoako ondarea

Lehengo laborantzaren jakile, galbidean dagoen Zuberoako ondarea.
Lehengo laborantzaren jakile, galbidean dagoen Zuberoako ondarea.
  • Herrialdea: Zuberoa
  • Zailtasuna: Erraza
  • Tontor eta leku izenak: Ozaze, Zühara, Beterbidea,
  • Distantzia: 8 km.
  • Iraupena: 2 ordu eta 30 mn.
  • Ingurunea: Ozaze eta Zühara herrien artean, larre, soro, alor eta oihantxoak bidelagun izango ditugula. Arbaila mendialdearen altzoetara eramanen gaitu ibilbide honek.
  • Estekak: Ibilbidea
2011ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
Ibilbide honetan zurezko kihilla (langak hola deitzen dira, Zuberoan) eta txakoste ugari ikusteko parada izango dugu. Soro, alor edo larre batetik bestera alanbre hesi baten gainetik pasatzeko eginak dauden zurubixkak dira txakosteak. Euskal Herrian zehar, ia Zuberoan bakarrik ikus daitezke horrelakoak… iduriz eta lur eremu batetik bestera igarotzeko eskubide hori zuberotar jendarteari den gehien egokitua. Anartean, laborantza lur eremuen berrantolatzeek eta era berrietako hesien jartzeak galbidean jarri ditu txakosteak. Oraindik ikus daitezke, haatik, Basabürüko eta Arbailletako hainbat herritako xendetan ibilita. Noiz arte ? Hori da galdera…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.