Sonido Gallo Negro

Sonido Gallo Negro PAGANISMO
Andoni Tolosa.
2024ko urtarrilaren 21a
05:00
Entzun

'Paganismo'

Taldea: Sonido Gallo Negro. Diskoetxea: T-Vox Records.

Mexikako taldearen lan berria da hauxe, bosgarrena hain zuzen ere, eta bertan beste irudimen dosi bat gehitzen diote chicha eta cumbia perutarrari. Efektuz, 89ko jostailuzko elektronikaz, psikodelia haluzinatu samarraz eta umore gehienetan surrealistaz betetako disko bat da. Agerian uzten du, berriro ere, talde hau zergatik den originalena cumbia elektronikoaren esparruan. Egia da azken urteetan asko izan direla antzeko proposamenekin iritsi zaizkigun taldeak, baina gutxi, ordea, denboran iraun eta beren proposamen musikala hain modu irudimentsuan azaldu dutenak. Benetan jostagarria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.