Mendia

Kirol olinpiko bihurtzeko aukerarik gabe gelditu da kirol eskalada

San Petesburgon egindako bileran, borroka, beisbola eta squasha pasatu dira azken sailkapenera

2013ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Nazioarteko Olinpiar Batzordeak kirol eskalada 2020ko Olinpiar Jokoetan sartzeko aukerarik gabe utzi du. San Petesburgon egindako bileran, hautatutako zortzi kiroletatik borroka, beisbola eta squasha aukeratu dituzte azken hautagaitzara pasatzeko.

Aukeraketa bozketa bidez egin zen, eta sailkatutako hiru kirolen artean 2020ko Olinpiar Jokoetan zeinek parte hartuko duen Buenos Airesen erabakiko da, irailaren erdialdean. «Ziur gaude kirol eskalada Olinpiar Jokoetako programa betetzeko gai dela. Gure balio eta bizitzeko modua belaunaldi berriei zabaltzen jarrai dezan ahaleginduko gara, eskalatzaile gazte asko dagoelako», adierazi zuen Kirol Eskaladako Nazioarteko Federazioko presidenteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.