Gipuzkoa Basketek jokalari asko falta dituela hartuko du Bartzelona

2013ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
Lagun Arok gaur jokatuko du ligako azken partida etxean, Bartzelona ahaltsuaren aurka (20:15, ETB1). Donostiako taldeak maila galdua du, matematikoki, eta Kataluniakoak, berriz, oraindik ez du ziurtatu hirugarren postua. Kirol aldeaz haratago, Lagun Arok erronka oso gogorra du, min harturiko jokalari asko baititu. Woods eta Ibekwek ezingo dute jokatu, eta hainbat jokalarik min txikiak dituzte. Horregatik, taldeko zuzendaritzak dei berezia egin die zaleei gaur animatzera joan daitezen, ACBri modu duinean agur esateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.