Heldu den Lurralde Kontratuari begira, 2007-2014ko bilanean oinarrituta

2014ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
Garapen Kontseilua 2014-2020 Lurralde Kontratuari begira jarri da, azken sei urteko kontratuaren bilduma eginik. Aurreikusitako 71 proiektuetatik 64 burutu dira. 282 milioi euro gastatu dira, alegia aurreikusitakoaren %82,6. Finantzaketari dagokionez, partaideek 174,5 milioi euro ezarri dituzte, eta obragintzak, 109,7 milioi euro. Estatuak 42,2 milioi ezarri ditu, aurreikusirik zeuden 52,2 milioien %86,6 alegia. Akitaniak, 54 milioi euro (aurreikusia zegoen 56,6 milioi izatea); Kontseilu Nagusiak, 54,6 milioi euro (aurreikusia 54,7 milioi euro); eta Europak, 20,7 milioi euro (aurreikusia 20,1 milioi euro). Ondoko kontratuaren zenbatekoa ez da ezagutzen. Emendatzea espero dute eragileek, baina arlo guztietan Frantzia murrizten ari da aurrekontuak. Eraginkortasunaz kezkatzeko arrazoi sendoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.