Gerizpean

1813a, inflexio puntua

Donostiaren suntsiketa ardatz duen erakusketa bat zabalduko dute ostiralean Kutxa Boulevard aretoan

Donostiako Parte Zaharreko argazki bat, Jose Manuel Bielsaren Arkitekturak liburutik aterea. JOSE MANUEL BIELSA.
Donostia
2013ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
Kutxa Boulevard aretoan 1813ko hondamendiaren aurreko eta ondorengo Donostiari buruzko erakusketa bat jarriko dute hilaren 30etik urriaren 13ra arte. Donostia suntsitu eta berreraiki zutenetik 200 urte dira aurten, eta, horregatik, hainbat ekitaldi antolatu dituzte horren inguruan. Hura gogora ekartzeko beste ekitaldi bat da erakusketa.

Kutxa Boulevard aretoko hiru erakustokietan jarriko duten erakusketak Donostia du ardatz, 1813an suntsitu aurretik eta gero hura gertatu zenetik izan den aldaketa urbanistikoa. Goiko aretoan, Jose Manuel Bielsa argazkilariaren hamar irudi jarri dituzte, tamaina handikoak. Nerea argitaletxeak argitaratu zion Arkitekturak liburutik daude aterata argazkiak. Suntsipenaren aurretiko Donostia ekartzen dute gogora, hiriaren gaur egungo arkitekturaren argazkiak badira ere. Horri gehituta, egile beraren polaroid argazki bilduma txiki batikus daiteke, Donostiako hiri arkitekturaren xehetasunekin.

Erdialdeko solairuan, hondamendiaren aurreko Donostia gogorarazten duten hogei panel daude. Horietan, Jose Javier Pi Chevrot arkitektoak sutearen aurreko hiria berreraiki du, noski, garai hartako agirietan, planoetan eta arkitekturan oinarrituta. Hiru dimentsioko maketa bektorial birtual baten bidez ikus eta uler daiteke orduko hiria. Beheko solairuan, bukatzeko, Rafael Munoaren artxibo pribatuko 35 argazki-postalen erreprodukzioak daude, hiriaren garapen urbanistikoa dokumentatzen duten testu labur batzuekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.