Gerizpean

Partaidetza, historikoa

2.000 igerilarik parte hartuko dute gaur Getaria-Zarautz zeharkaldian; helduak 12:00etan abiatuko dira

Orain dela bi urte, 1.200 partaidek egin zuten Getaria-Zarautz zeharkaldia. 2.000 izango dira gaur. UROLA KOSTAKO HITZA.
jon eskudero
Donostia
2013ko uztailaren 21a
00:00
Entzun
Kantauri itsasoan jokatzen den igeriketa probarik entzutetsuenetakoa eta ederrenetakoa izango da gaur ikusgai Urola Kostan. Izan ere, Getaria-Zarautz zeharkaldiaren XLIII.edizioa jokatuko da 12:00etatik aurrera. Urteak pasa ahala gero eta sona handiagoa hartzen ari den proba da, eta aurten partaidetza historikoa izango du. Besteak beste, 2.000 igerilarik baino gehiagok egingo dute Getariatik Zarautzera (Gipuzkoa) bitarteko bidea; iaz baino 500 gehiagok, beraz. Uretan ez ezik, uretatik kanpo ere arrakasta lortu nahi dute antolatzaileek, eta proba ikustera joateko gonbita egin dute.

Joan den maiatzaren 30ean zabaldu zuten izena emateko epea, eta ekainaren 9rako leku guztiak bete ziren. Antolatzaileek 2.000 igerilariko muga jarri dute, gehiago ere gustura hartuko zituzten arren. Javier Lizaso antolatzailearen esanetan, «segurtasuna da garrantzitsuena».

Getariako portuko Ama Birjinetik irtengo dira partaide helduak, eta 2.850 metro egin beharko dituzte igerian, Zarauzko hondartzaraino. Seniorren %30 emakumezkoak izango dira. «Zifra horretara iristea pozgarria da, eta lanean jarraituko dugu», adierazi du Lizasok.

Taldeka abiatuko dira

Igerilariak taldeka abiatuko dira. Lehenik, txano belzdunen txanda izango da. Bost minutuko tartearekin ekingo diote probari txano berdea dutenek, eta ondoren zuridunak abiatuko dira. Aurreikuspenen arabera, 21 gradutan egongo da uraren tenperatura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.