Guardia Zibilari pistola bat ahantzi zaio Miarritzeko ostatu batean

Arma eskatzera joan ziren guardia zibilak Miarritzeko polizia etxera eraman zituzten, galdekatzeko

Aitor Renteria.
Baiona
2014ko apirilaren 16a
00:00
Entzun
Joan den larunbat gauean Espainiako guardia zibil bati pistola ahantzi zitzaion Miarritzeko Errrausta auzotegiko jatetxe batean. Ostatuko zerbitzariak atzeman zuen esku zorroa. Zorroaren barnean 9 milimetroko pistola zegoen, eta Espainiako nortasun agiriak. Zerbitzariak aurkikuntzaren berri eman zion Frantziako poliziari.

Oharturik pistola galdu zutela, ostatura itzuli ziren guardia zibilak, bi autotan. Ordurako zain zeukaten polizia. Guardia zibilaren informazio zerbitzuetako poliziak atxilotu eta polizia etxera eraman zituzten haien nortasuna egiaztatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.