Bilboko Metroko laugarren linearen plana jendaurrean da, obren datak zehazteke

Erredakzioa
Bilbo
2012ko abenduaren 26a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzak jendaurrera atera du Bilboko Metroaren laugarren linea egiteko proiektua, baina ez du zehaztu noiz abiatuko diren obrak. Finantzaketa arazoak ditu proiektuak, 372 milioi euroko aurrekontua dute eta. Plana hilabetez izango da ikusgai, eta ibilbidearen aurka alegazioak egiteko aukera jarri dute. Errekalde plaza inguruan hasiko luke bidea laugarren lineak, eta Matiko inguruan amaituko, hirugarren bidearekin lotuta. Sei geltoki ageri dira proiektuan: Errekalden, Iralan, Zabalburun, Moiua plazan —gaur egun badago—, Euskadi plazan eta Deustuko Unibertsitatearen inguruan. Laugarren lineak lotura izango du hirugarren linearekin; hain zuzen ere, bertatik Loiuko aireportura joateko aukera izango lukete bidaiariek. Euskotrenek eskainiko luke Matikotik aireportura bitarteko zerbitzua.

Plana jendaurrera aterata, Jaurlaritzak aurrera jarraitzen du proiektuaren tramitazioarekin, obrak hasteko eperik zehaztu ez badu ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.