Urkijo: «Elkarbizitzarako tresna izan behar du espetxe politikak»

2013ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Espetxe politika «elkarbizitzarako tresna» bihurtu behar dela esan du Txema Urkijo Eusko Jaurlaritzako Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren koordinatzaileak. Legedia «malgua» dela adierazi du, eta aukera eskaintzen duela «egungo baldintzetara egokitzeko». «Egungo legedia betetzeak aukera emango luke, besteak beste, Arnaldo Otegi kalean egoteko». Era berean, Urkijok eskatu du euskal presoak Euskal Herriko espetxeetara ekartzeko, presoen hurbiltzeak ETAren amaierari buruzko eztabaida «erraztuko» duelakoan. Ezker abertzalearentzako mezua ere izan du. «Indarkeria deslegitimatzeko bidean» urratsak egitera deitu du. «Kale egin duela onartu behar du».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.