San Miguel ligako kanporaketaren lehen jardunaldia, gaur Bermeon

Zumaia, Zierbena, Isuntza, Cabo da Cruz eta Meira ariko dira gaur eta bihar, eta lehen biek lortuko dute saria

Aitor Manterola Garate.
Donostia
2013ko irailaren 14a
00:00
Entzun
Finala heldu zaie bost talde hauei: Zumaia, Zierbena, Isuntza, Meira eta Cabo da Cruz. Kale edo bale egiteko bi estropadetan lehena dute gaur, Bermeon (18:00): San Miguel ligako kanporaketaren lehen jardunaldia jokatuko dute. Bigarrena bihar daukate, Portugaleten (12:00).

Erlojuaren aurka lehiatuko dira bi egunetan, eta puntu gehien lortzen duten bi taldeak ariko dira liga nagusian datorren denboraldian. Puntu berdinketa baldin badago, bi egunetako denborak hartuko dira kontuan. Ontziak aztertzen hasita, Zumaia da liga nagusian dagoena, eta lehiaketa horren lehiakortasun handia alde dauka, baita kanporaketan aritu izanaren eskarmentua ere. Zierbena da KAE 1 ligako garailea, eta, askoren ustez, faborito handiena igotzeko. Isuntza da bigarren sailkatua. Gero, Galiziako ligako lehen biak daude: Meira ere indartsuenetako bat dela zabaldua dago arraun munduan, eta Cabo bere atzetik geratu zen beraien ligan. Berdintasuna aipatzen da, baina beste askotan bezala, Bermeokoa erabakigarri?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.