Kukullagak galdu egin du Elxen (30-26), lan ona egin arren

Anaitasuna zazpigarren postura igo daiteke gaur Academia Octaviori Arrosadian irabazten badio

Imanol Magro Eizmendi.
Donostia
2013ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Kukullagak harro egoteko moduko partida jokatu zuen atzo Elxen (Herrialde Katalanak), baina ahaleginak ez zuen fruiturik jaso, eta esku hutsik itzuli zen. 30-26 galdu zuen bigarren sailkatuaren aurka, eta 10. postuan segituko du, jaitsiera postuetatik urrundu ezinik. Partida guztian borrokatu zen Kukullaga, eta beti lau edo bost gol atzetik egon arren (15-13 atsedenaldian; 25-51, 50. min), ez zuen amore eman ABF Ligako talde indartsuenetako baten aurka. Elx da Bera Berak duen aurkaria titulua irabazteko borrokan. Atzokoa 20. jardunaldiko aurreraturiko partida zen. Beste euskal taldeek hilaren 30ean jokatuko dute.

Anaitasunak, aldiz, Academia Octavio hartuko du gaur Arrosadian (12.30) Asobal Ligako 23. jardunaldiko partidan. Iruñeko taldea bigarren itzuliko hasiera kaskarra zuzentzen ari da, eta zazpigarren postua du begiz joa. Huesca dago postu horretan, eta Anaitasunak bi puntu gutxiago ditu. Gauzak hala, gaur ezin du hutsik egin sailkapeneko behe aldean dagoen talde baten aurka.

Lehen itzuliko partidan, Anaitasunak 28-38 irabazi zuen Vigon; Aitor Etxaburuk, baina, argi utzi zuen atzo bi taldeen artean dagoen aldea txikiagoa dela. Entrenatzaileak Latorre pibotea berreskuratuko du, eta Carvajal hegalekoaren parte hartzea kolokan dago. Bernatonisek, berriz, min hartuta jarraitzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.