Titinek eta Merino II.ak irudi iluna emanda galdu dute (22-8)

Iazko txapeldunak ezinean aritu dira Bengoetxea VI.a eta Beroizen aurka; Titinek hitz gogorrak izan ditu

Titin, pilotarekin ostikoka. I. Z. / ARP.
Imanol Magro Eizmendi.
2013ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Titinek eta Merino II.ak ez zituzten etxeko lanak egin. Ezta gerturatu ere. Berasaluze eta Albisu estutzeko derrigorrez irabazi behar zuten, eta oso urrun gelditu ziren. Irudi iluna eman zuten Iruñean, eta 22-8 galdu zuten Bengoetxea VI.a-Beroizen aurka. Azken txanpako Titinen imintzio eta purrustadak, eta partida osteko pilotei buruzko kritikak ezinaren ondorio izan ziren. «Enpresa aurka» duela esan zuen, pilotek beti euren aurkariei mesede egiteko hautatu dituztela eta jokatzen jarraitzeko gogoa kendu zaiola. Ikusteko dago hitza betetzen duen, agian bere ibilbideko binakako txapelketako azken partida izan zelako. Kontratua urte bukaeran bukatzen zaio.

Iazko txapeldunek gaizki bukatu dute ligaxka. Azken lau partidetatik hiru galdu dituzte, eta garaipen bakarra Ezkurdia-Zubietaren aurkako 22-21eko iskanbilatsua izan zen. Partida txarrena, halere, atzokoa izan zen, hasiera orekatua izan arren (6-7), hortik aurrera bikote bakarra egon zelako. Bilboko emaitza aldekoa zen, baina horrek ere ez zituen suspertu. Merinok txakalaldia izan zuen, eta Bengoetxeak ondo baliatu zuen Beroizen agintea. Sakean ezik, bi falta egin zituelako.

Ligaxka luzea gaur bukatuko da —abenduaren erdi aldera hasi zen eta hamalau jardunaldi izan ditu—, Eibarko Astelena pilotalekuan (17:00), Olaizola II.a-Ibai Zabala eta Ezkurdia-Zubietaren arteko partidarekin. Aurrenekoak finalerdietarako sailkatuta daude honezkero, Aspekoak, berriz, matematikoki kanporatuta. Ez dago deus ere jokoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.