Albistea entzun

Furgonetatik

Borondaterik onenez

AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideak, Kike Amonarriz eta Ilaski Serranorekin batera, 17. Korrikaren azken kilometroan.
AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideak, Kike Amonarriz eta Ilaski Serranorekin batera, 17. Korrikaren azken kilometroan. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Ibai Maruri -

2011ko apirilak 19

Gaurko egunkarian hamar egunotan sartu dizkiguten zirien errepasoa egin behar nuela esan zidan Mikel furgoneteroak Korrika bukatu osteko bazkarian. Korrika bertan behera geratu dela sinetsarazi nahi izan dizkiguten aldiak ekarri zituen gogora, edo Habanako zazpi lagun gauez lasterka ibili zirela kontatu zigutenekoa —askok sinetsi egin genuen—, furgonetan ibili zuten Habana 7 botilarekin hitz jokoa eginez.

Ziria sartzen ahalegindu dira, bai, baina eskaini diguten laguntza ez da edonolakoa izan. Korrikaren berri eman dugun kazetariok ez bezala, furgonetan ibili direnek eguneko 24 orduak igaro dituzte Korrikan, hamalau orduko txandak eginez. Eta, noski, sarri askotan gure begiak izan dira, batez ere gauez. Goizean esnatzen ginenean, lotan geundela gertatutakoa kontatzen ziguten.

Baina, horretaz gain, Korrika barrutik zer den ere erakutsi digute. Alegia, talde lanak zer egin dezakeen ikasi dugu. Eta agerian geratu da ez dela gutxi. Orain artean gutariko askorentzat Korrika gure herritik bi urtean behin pasatzen zen lasterketa baino ez zen: furgoneta aurretik, lekukoa eta lasterkariak atzetik, eta musika ozena, baten batek euskararen aldeko aldarrikapenak oihukatzen dituen bitartean. Orain badakigu hori antolatzeak sekulako lana eskatzen duela, nik neuk neurtzen asmatu ez dudan tamainakoa.

Borondatez egiten duten lana da, borondaterik onenez. Askok beharlekuan oporrak eskatu dituzte Korrikara joan ahal izateko. Eta hamar egun hauek ez dira euretako bakar batentzat ere atsedenerako izan. Indarrak amaitu arte ibili dira. Hamaika telebistakoek egin dizkieten elkarrizketa sortetan euskara maite dutelako egiten dutela zioten. Hori da, bada, euskalakari izatea.

Korrikarentzat ez ezik, guretzat ere borondate ona izan dute. Askotan enbarazu egingo genien, euren beharra oztopatuko genuen. Baina, hala ere, taldeko kidetzat hartu gaituzte beti. ┬źSeguruenik ez zenuen ezer ikasiko, baina ederto pasatuko zenuen┬╗, esan zidan Matuk igandean Donostian. Ondo pasatu dut bai, baina ikasi ere bai.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Olatu sinkronizatua

Berria

Bi urte barru Europako kultur hiribirua izateko bidean, bosgarren Olatu Talka lehertu da asteburu honetan Donostian, 250etik gora proposamen sinkronizatu eskainita parte hartu nahi duen orori. Sormena, kirola Śargazkian, Easo igeriketa taldeko kideen atzoko erakustaldiaŚ, aldarrikapena eta elkartasuna nahastu dira egitarauan. Donostiatik kanpo ere zabaldu da aurten eskaintza, gainera.

Alarmak piztuta

Berria

Nafarroan, berezko arraza batzuk galzorian

60 urteko gaztea

Berria

Fender Stratocaster gitarra elektrikoa, 1954tik doinuka

Hemen da Olentzero

Berria

Gaur kalez kale eta etxez etxe ibiliko da, haurren begiradapean

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Ibai Maruri

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.