Auzipetuen gutuna

2013ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
«[Atxiloketaren unean] Imajina dezakezue zer izan zen guretzat, etxekoandreak izanda, umeak aitekin uztea? Batzuek amamak zituzten, baina beste batzuek ez geneukan inor, eta bizilagunei ezin genizkien utzi abortatu zuten emakumeen seme-alabak»

«Abortua krimena dela uste dute, ez zirelako gure egoeran izan. Ez pentsa guk apetak emanda abortatu genuenik, ez genuelako umerik nahi! Eta, hala izanda ere, eskubidea dugu erabakitzeko bi seme-alaba, hiru... nahi ditugun, edo batere ez. Baina garai hartan, duela zortzi urte, abortatu nuenean, hiru ume nituen: bi urteko mutil bat, hamazortzi hilabeteko neska bat, eta lau hilabeteko mutil bat. Etxe batean sartu berritan geunden, eta hilabeteak oso luzeak ziren 9.000 pezetako jornalarekin. Zuek esango didazue beste haur bat behar al nuen!»

«Emakume bakoitzak nahi dituen seme-alabak desiatzeko eskubidea defendatzen lagun gaitzazuen eskatzen dizuegu gutun honen bidez. Guk pasatu genuen lotsara heldu beharrik gabe, etengabe ari baitira Espainia osoan emakumeak harrapatzen eta espetxeratzen abortatzeagatik»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.