Beteranoekin batera, senide, bizilagun eta auzokide berriak

2012ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
Antiguako etxearen teilatupean, maizter berak elkartu dira 21 urteren ostean: Jaione —Ane Gabarain—, Jose Lontxo —Jose Ramon Soroiz— eta Idoia —Elena Irureta—.

Urteek aurrera egin dute eta familia handitu egin da; Jose Lontxok 17 urteko seme zintzo bat du orain: Pep —Koldo Olabarri—. Bizilagunak ere berriak dira: Arantzazu —Amagoia Lauzirika— eta Jabi —Andoni Agirregomezkorta— aberaskume bikotea. Bi seme-alaba dituzte: Bego —Amaia Iraundegi— 17 urteko nerabea eta Julen —Aitor Etxeberria— 11 urtekoa.Etxebe tabernak zutik dirau, eta Potxolok eramaten du —Kepa Errastik—. Gainera, heriotza misteriotsu batek Izaskun —Itziar Atienza— ertzaina erakarri du auzora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.