Xabier Etxaniz Rojo.
Maratila

Forbes zerrendak

2013ko urtarrilaren 3a
00:00
Entzun
Lehengoan nire bihotzeko liburuzainak errieta egin zidan liburutegira sartu orduko. Antza, gero eta hitz zatarragoak erabiltzen ditut nire zutabeetan, eta hori ez zaio batere gustatzen.

—Lehengo egunean «zakiltzarra» irakurri nian, eta bihotza uzkurtu zitzaidaan. Xabi, mesedez, hi ez haiz horrelakoa. Ez dituk hitz zatar horiek behar hire zutabeak hobetzeko.

Irribarre errukitsu bat eskaini nion. Nire bihotzeko liburuzainak ondo asko ezagutzen nau, baina ez daki deus negozio honetaz.

—Gauzak ez ditun hain errazak. Euskaldunon komunitateak erreferentziak behar ditin, eta horiek eraikitzen ari gaitun. Erreferentzia asko eta askotarikoak behar ditinagu, eta arlo guztietan gainera: zineman, antzerkigintzan, Twitterren, zientzian… Onak eta txarrak. Euskararen Forbes zerrendak behar ditinagu! Soilik horrela trinkotuko dinagu gure hizkuntzaren sarea. Eta kazetaritzan, neuri egokitu zaidan zutabegile gaiztoaren papera, neu naun euskal zutabegintzaren enfant terrible-a. Lehengoan, urrunera jo gabe, Beñat Sarasolak aipatzen nindinan Argia-n argitaratutako zerrenda batean, Euskal cool-en artean nagon, eta nire zutabeak cool-ak ditun! Kasualitatea? Ez, jakina! Eta arrazoi dun, ni ez naun horrelakoa, baina euskal hiztunon sarea trinkotzeko hitz zatarrak erabiltzen jarraitu behar badut, horixe egingo dinat…

—Aizak, Xabi… galderatxo bat… hik ez dakik zer den cool izatea, ezta?

—Puta ideiarik ez! Ui, barka ezan...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.