Xabier Etxaniz Rojo.
Maratila

Intsumisoak

2013ko apirilaren 25a
00:00
Entzun
Jon Sarasuaren bertso ospetsu harekin gogoratu nintzen berria jakin nuenean. «Natural sentitzen dut egiten dudana / eta natural egin sentitzen dudana / insumiso egin naiz horixe da dana / ahaztu gabe guztioi musu handi bana».

Eta gogoratu nintzen, hain zuzen ere, guri ere antzeko sententzia bat bidali zigutelako. Funtsean, katalanei eman dizkieten argudio txepel berberak irakurri ahal izan genituen: batetik, baztertzailea dela ikasle bati arreta pertsonalizatua ematea, eta, bestetik, nahikoa dela ikasle bakar batek gaztelerazko irakaskuntza eskatzea klase osoari eskolak gazteleraz eman behar izateko.

Betikoa.

Gure kasuan, Lizarrustihistanen, ikasle horrek eskolak gazteleraz ez baizik eta era neutroan jasotzeko eskubidea aldarrikatu zuen.

Logikoki, popatik hartzera bidali genuen, eta harrezkeroztik intsumisoak gara.

Ondo dakizuenez, Lizarrustihistanen era alokutiboan hitz egiten dugu, eta horrek berez eskatzen du arreta pertsonalizatua: gure irakasleek hika egiten diete ikasle guztiei, toka mutikoei eta noka neskatoei. Horrela izan da, da, eta izango da, horixe baita gurean naturalena. Gure irakasleek, jakina, badakite era neutroan egiten, eta horrela egiten diete ikasleei azalpena denek entzun behar dutenean. Eta ez dago inolako arazorik.

Alabaina, batzuk tematu egiten dira antinaturala dena natural egiten. Alferrik, baina.

Gurean naturalena hika egitea den bezala, Katalunian katalanez ikastea baita naturalena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.