Nazioartekotzea eta esportazioak dira Paperaren eta Elikaduraren klusterren giltza

Erredakzioa
2013ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Euskadiko Paperaren Klusterreko 21 kideen fakturazioak %2ko jaitsiera izan badu ere, fakturazioaren %57 esportazioen bidez lortu dute: guztira, 482 milioi euro. Hala ere, ekoizpenaren datuak orain dela hamar urtekoen oso antzekoak dira.

Inbertsioak erdira murriztu dituzte azken ekitaldian. Bestalde, krisiaren eragina nabarmena bada ere, 1.925 lanpostuak mantendu egin dituzte. EAEko BPGaren %1,2 osatzen duen klusterraren lehen hiruhilekoko datuak jaso ondoren, 2013. urteko aurreikuspenak aurreko ekitaldikoak bezain ilunak dira.

Euskadiko Elikaduraren Klusterreko kideek, berriz, esportazioak handitu dituzte azken hamarkadan: lehen, 270 milioikoak ziren, eta orain, 560 milioikoak dira, salmenta guztien %15. Azken ekitaldian, 3.852 milioi euro fakturatu dituzte 50 enpresaren artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.