Abortua Euskal Herrian

2013ko abuztuaren 20a
00:00
Entzun
IPAR EUSKAL HERRIAN

•1975 aurretik. Abortatzea debekatuta zegoen.

•1975etik egunera. Emakumeek libreki aborta dezakete haurdunaldiaren hamabigarren astera arte (2001era arte, hamar astekoa izan zen epea). Hortik aurrera, abortua eska dezakete andrearen osasuna arriskuan dagoenean, edo fetuak gaixotasun sendaezina jasateko arrisku handia dagoenean; bi medikuk egiaztatu behar dute baldintzok betetzen direla.

HEGO EUSKAL HERRIAN

•1985 aurretik. Abortatzea debekatuta zegoen.

•1985etik 2010era. Hiru baldintzapean aborta zezaketen andreek: bortxaketaren biktima izatea (hamabigarren astera arte), fetuak malformazioak edukitzea (hogeitabigarren astera arte), edo haurdunaren osasun fisiko edo psikologikoa arriskuan egotea (eperik gabe).

•2010etik aurrera. Andreek libreki aborta dezakete haurdunaldiaren hamalaugarren astera arte. Ondoren, hogeitabigarrenera arte, bi baldintzapean eten dezakete: andrearen bizitza edo osasuna arriskuan bada, edo fetuak arazo larriak baditu. Hortik aurrera, abortua eska dezakete fetuak gaixotasun larri edo sendaezina badu; erabakia batzorde kliniko bati dagokio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.