Oier Gonzalez. Presoen aldeko mugimendukoa

«Pertsona modura, konturatze gisako bat izan zen»

Hodei Iruretagoiena.
2014ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun
«Bereziki» presoen aldeko herri mugimenduan dabil Oier Gonzalez (Durango, 1979). Herrian bertan egin zuen lehen saioa, eta Joxemi Zumalabek UEUn antolatutako ikastaroetan eta azken bileran ere parte hartu zuen.

Zergatik parte hartu zenuen?

Interesgarria iruditu zitzaidan, batzuetan eguneroko jardun militantean espazioak falta zaizkigulako jardun militanteaz hausnartzeko, metamilitantzia egiteko.

Beharra bazegoela sumatu zenuen?

Hasteko, behar pertsonala nuen. Batzuetan inertziaz egiten ditugu gauzak: ez dugu edukitzen aukerarik gelditzeko, atzera begiratzeko, aurrera begira jartzeko... Eta batzuetan horrek arazoak ekar ditzake, aktibismo batera jotzeko edo. Falta zaigu barrura begirako hausnarketa hori. Iruditzen zait aktibismoa interesgarria izan daitekeela, baina perspektiba orokor batean kokatzen badugu geure burua. Horretarako aukera eman digu hausnarketa honek.

Zer jaso duzu? Baliagarri egin zaizu?

Pertsona modura, konturatze gisako bat izan zen. Oso kuriosoa iruditu zitzaidan, esaterako, UEUko ikastaroan egin zen ariketatxo bat, zapalkuntza ezberdinen ingurukoa. Zelan izan gaitezkeen hainbat eremu zapalduak edo, gutxietsiak edo. Bota zuten ea gure eremu militantean inoiz hala sentitu izan ginen, eta harritu egin ninduen zenbati atera zitzaigun baietz, gure gorputzetik. Oso baiezko fisikoa zen, ariketa ere halakoa zelako. Ohartze bat da, norbera non dagoen jakiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.