Komunikazioa

EITBko irratiek gora egin dute, eta 516.000 entzule dituzte egunero

CIES institutuaren galdeketan, inoizko emaitzarik onenak jaso dituzte euskal irrati publikoek

Iñaki Lasa Etura.
2013ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
EITBko irratiek egunero 516.000 entzule dituzte Hego Euskal Herrian, CIESek atzo ezagutzera eman zituen emaitzen arabera. Espainiako ikerketa enpresa horrek euskal hedabide publikoaren irratiei inoiz eman dizkien daturik onenak dira, duela hilabete EGMk emandako emaitzak berretsita.

Kate gehienek egin dute gora, eta nabarmen horietako batzuek. Igoera esanguratsuena Radio Euskadik izan du, iazko emaitzen aldean 41.000 entzule gehiago baititu. Orotara, 231.000 pertsonak entzuten dute katea egunero. Hala, irrati generalisten artean, Gipuzkoan gehien entzuten den irratia da.

Euskadi Irratiak ere gora egin du. 108.000 entzulek sintonizatzen dute euskarazko katea. 6.000 entzule irabazi ditu iazko udaberritik hona. Radio Euskadi bezala, Gaztea ere Gipuzkoan gehien entzuten den irratia da, irrati musikalen atalean. EITB Musikak ere gora egin du, eta 21.000 entzule ditu orain. Radio Vitoriak orain arteko emaitzei eutsi die.

Irratiko datuei telebistakoak gehituz gero, milioi batetik gora ikus-entzule ditu EITBk, CIESen arabera. EAEn gehien ikusten den telebista katea da ETB2.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.