Iratxe Goitia Martinez. Pare talde feministakoa

«Antolakuntzak eragina dauka genero roletan»

Hodei Iruretagoiena.
2014ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun
Deustuko Pare talde feministako kide da Iratxe Goitia Martinez (Deustua, 1985). Eragile gisa parte hartu dute proiektuan.

Zergatik parte hartu zenuten?

Orain dela hiru urte hasi ginen Deustuan parte hartze prozesu batean. Beste eragileekin harremanetan jarri ginen, eta inkesta bat pasatu genuen, hausnarketak, esperientziak eta abar jasotzeko. Diagnostikoa egiten hasi ginen: zein zen eragileetako errealitatea, zein arazo mota zeuden, emakume eta gizonen parte hartzea nolakoa zen, ardurak, lanen banaketa... Ondorioak aterata, hamar urrats finkatu genituen, dekalogo bat. Hortik jaso genuen parte hartzeko gonbidapena. Interesgarria iruditu zitzaigun proiektua. Askotan ez gara jabetzen parte hartzeko erak eta antolakuntzak zenbaterainoko eragina daukaten genero roletan.

Zein ondorio atera zenuten hortik?

Nabaritzen genuen talde batzuetan emakumeen parte hartzea eskasagoa zela. Adibidez, emakume askok esaten zutela: «Nik pentsatzen dut, eta ez dut botatzen. Gero botatzen du besteak, eta ondo dago». Edo kartelak jartzean. Jarduera ikusgarriagoetan gehiago parte hartzen dute gizonek, eta atzeko lanean emakumeek.

Zer deritzozu proiektuari?

Ni bakarrik egon naiz jardunaldi batzuetan, goizeko zatian. Esperientzia ezberdinak aurkeztu zituzten hainbat taldek. Oso lagungarria da eragileen artean esperientziak trukatzea gure lana eta dinamikak hobetzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.