Sareb banku txarra

2012ko abenduaren 14a
00:00
Entzun
•Zein da helburua? Urteotan balio galera handia jasan duten aktiboak bere gain hartuko ditu Sarebek. Helburua da sektorea zamatu duten aktiboak balantzetatik ateratzea, arazodun bankuak onbideratzea eta kredituaren iturria irekitzea.

•Nortzuk izango dira akziodunak? Kapitalaren %48 publikoa da eta %52 pribatua. Akziodunen artean banku asko dira, baina ez du esan nahi Sarebek euren balantzetatik bereganatuko dituela aktiboak.

•Noren aktiboak erosiko ditu? Lehen fasean nazionalizatutako bankuena —Banco de Valencia, Bankia, NovaGalicia Banco eta CatalunyaBanc—: 44.000 milioi eurora arte. Bigarren fasean, 2013ko lehen hiru hilabetetik aurrera, diru laguntza publikoa jaso duten erakundeena: 61.000 milioi euroraino.

•Zer preziotan erosiko du? Kredituen kasuan, bankuen balorazioa baino %45,6 merkeago eta etxe zein zoruetan %63 merkeago. Trukean, altxor publikoaren bermea duten Sareben bonoak emango zaizkie.

•Zenbat etxe eta zoru hartuko du? Higiezin agentzia handi batean bihurtuko da Sareb. 89.000 etxeko kartera izango du eta 13 milioi metro koadro adinako zorua izango du.

•Zer egingo du? Saldu. Hamabost urte ditu. Aktibo batzuk erositako prezioa baino merkeago salduko dituenez, galerak izango ditu. Dena den, Espainiako Bankuak aurreikusten du 15 urtetan, merkatua berreskurako dela eta 5.000 milioi inguru irabaztea.

•Zer eragin du kontu publikoetan? Partaidetza publikoa %50etik beherakoa izateak ahalbidetuko du Sareben aktiboak ez dutela finantza publikoetan kontabilizatzen. Dena den, apalankamentu handia du Sarebek eta 2.600 milioi eurotik gorako galerak badira, arrisku guztia Estatuak hartuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.