Sagardoa edaten ibili ziren suediarrak, txapela jantzita

2011ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
Hiriko komunikazioen historia aldatuko zuen egitasmoa abian jarri aurretik, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Udalak zenbait tekniko bidali zituzten Belgika, Suitza eta Herbeheretara hango telefono automatikoak nola funtzionatzen zuten ikus zezaten. 1926an, Ericsson enpresari linea berriaren kudeaketa eman eta gero, suediarrek eurek bisitatu zuten Donostia hariz eta kablez betetako tramankulua egiteko.

Vidmark, Ahman, Peterson, Kling eta Andersson teknikoak etorri ziren, besteak beste; eta La Voz de Guipuzcoa egunkariaren arabera, ondo baino hobeto pasatu zuten gurean izan ziren egunetan: «Suediarrak donostiartu egin zaizkigu. Txapela jantzi eta sagardoa edan ohi dute Ergobiako sagardotegietan. Suediarrek bat egin dute euskal giroarekin, eta bai jauna eta eskerrik asko esaten dute, albatzisketarrek bezala». Egunkari berak honako titularrak idatzi zituen Donostiako zentral automatikoa zabaldu eta gero: «Telefonistari agur» edota «Gauzatutako miraria». 1926ko ekaina, horrenbestez, historiara pasa zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.