Azken lana, ospakizunerako aitzakia

2012ko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Sentitu, Pentsatu, Ekin! lanean amona Josefinak 100 urte betetzen ditu, baina, izatez, euren buruari egindako oparia izan da: 25 urte betetzearen oparia. Urte osoan «sorpresa bat baino gehiago» egongo omen dira, baina ezin dute esan zeintzuk izango diren. Urte horietan guztietan agertu diren pertsonaia batzuk agertuko dira berriz.

Makina bat ikuskizun, DVD, ekitaldi, elkarlan egin ditu pailazo taldeak hogeita bost urteotan. Azkenak, nolabait, orain arte egindako lan guztia laburtzen du. Donostiako Orkestra Sinfonikoarekin eta Xabi Zabala musikagilearekin elkarlanean osatu dute. Badira urte batzuk Zabalarekin batera lan egiten dutela, eta hura arduratu da abestia musika sinfonikora egokitzeaz, baita orkestra zuzentzeaz ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.