Argentinatik Espainiara, hiru urte eskean

2013ko irailaren 25a
00:00
Entzun
2010-4-14. Espainiako justiziaren babesik ez zutela eta, Argentinako justiziara jo zuten memoria historikoaren esparruan lanean ari diren Espainiako taldeek. Kereila bat aurkeztu zuten, frankismoko krimenak ikertzeko.

2010-4-29. Fiskaltzak aurkako txostena egin zuen, eta kereilarekin ez jarraitzea proposatu.

2010-5-3. Salaketa berriak jaso zituela, eta epaileak berriro bidali zion kereila fiskalari. Maiatzaren 4an fiskalak atzera itzuli zion. Irailaren 3an epaileek ebatzi zuten fiskalaren argudioak ez zirela aski kasua ez hartzeko.

2010-10-14. Servini epaileak Espainiari eskatu zion argitzeko krimenok ikertzen ari ote ziren.

2011-6-28. Espainiak erantzun zuen «auzi ugari» ari zirela ikertzen garai horri buruzkoak.

2011-12-13. Salaketa gehiago jasota, horietan inputatzeko eskatzen zituzten pertsonei buruzko informazioa eskatu zion Servini epaileak Espainiari.

2013-3-23. Frankismo garaiko bederatzi polizia, ministro eta epaile atxilotzeko eskatu zuten kereilaren bultzatzaileek.

2013-5-8. Deklarazio gehiago hartzera etorri behar zuen epaileak, baina atzeratu egin zuen. Baltasar Garzon epaileari lekukotza hartu zion hilaren 27an.

2013-9-18. Frankismo garaiko ustezko lau torturatzaile atxilotzeko agindu zuen Servinik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.