Poetak, mundua eta gu

Erredakzioa
2014ko apirilaren 20a
00:00
Entzun
Munduko poesia da gurea ikastaroa emango dute datorren astelehenetik ostiralera, apirilak 21-25, Koldo Izagirrek eta Gotzon Barandiaranek Durangoko Plateruenan, Bizkaian. Parte hartzeko, izena eman behar da [email protected] helbidean. Denera, hamar orduko ikastaroa, 10:00etatik eguerdira arte. 10 euro ordaindu behar dira.

«XX. mendetik gaur arte munduko poesiatik zein poeten lanak itzuli ditugun aztertuko dugu, zein eragin izan duen horrek gure poetengan, gure zein poema erkaditzakegun munduko gainontzeko poeten lanekin», horrela laburbildu dute antolatzaileek ikastaroaren edukia.

Izagirrek (Pasaia, Gipuzkoa, 1953) genero guztiak jorratu ditu, baina poesia argitaratzen hasi zen, 1976. urtean, Itsaso ahantzia liburuarekin. Lan handia egin du munduko poetak euskarara ekartzen. Besteak beste, Wislawa Szymborskaren lanak itzuli ditu, Mahmud Darwishenak, Paul Eluardenak,Salvador Espriurenak zein Vladimir Maiakovskirenak.

Gotzon Barandiaran (Larrabetzu, Bizkaia, 1974) idazleak Arrakalak bilduma argitaratu zuen Susa etxearekin 2004an. Handik lau urtera, Katamalo plazaratu zuen. Gero, poesia eta musika ikuskizuna bihurtu zuten,eta emanaldi ugari eskaini zituzten.

IKASTAROA

Noiz. Maiatzaren 21etik 25era.

Non. Plateruenan, Durangon (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.