Giza eskubideen pastorala

Jean-Louis Davant berak idatziriko 'Rene Cassin' pastoralaz mintzatuko da gaur, Donibane Lohizunen

Jean Louis Davant euskaltzain eta historialaria. JOANES ETXEBARRIA.
Erredakzioa
2013ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren idazle nagusietako bat izan zen Rene Cassin abokatu baionarra 1984. urte aldera, eta aurtengo pastoralean haren bizitza kontatzea erabaki dute Sohütan (Zuberoa). Jean-Louis Davantek idatzi du pastoralaren testua, eta hark kontatuko ditu lanaren nondik norakoak gaur, Donibane Lohizunen (Lapurdi).

Jean-Louis Davant Iratzabal idazlea, poeta, bertsolaria eta euskaltzaina da. Hainbat historia liburu idatzi ditu, eta, besteak beste, Antso Handia eta Agirre Presidenta pastoralak. Duela hamabi urte, XX. mendeko gatazken inguruko beste pastoral bat idatzi zuen Davantek: Xiberoko makia. Nazien aurkako erresistentzia kontatu zuen horretan, eta, aurtengoan, II. Mundu Gerran zein ondoren protagonista izandako Cassinen bizitza. Baionako judu familia batean jaio zen Cassins, 1887. urtean. Gerran eginiko izugarrikeriak ikusita, gizaki orori aintzat hartu beharreko eskubide zerrenda idatzi zuen, Eleanor Roosevelt buru zuen taldearen barruan. Deklarazioa Nazio Batuen Erakundeak onartu zuten, 1948. urtean. Ehun bat sohütar ibili dira pastorala prestatzen urtarrilaren hasieraz geroztik. Dominique Pinke gazteak antzeztuko du Cassin pertsonaia. Cassinen emazte Simone Izombarden rola, berriz, Celine Othatzegik jokatuko du.

HITZALDIA

Noiz. Gaur, 18:30ean.

Non. Ravel aretoan, Donibane Lohizunen, Lapurdin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.