Pako Aristi, independentziaz

'Independentzia: ondorengoei utzi behar geniekeen herentzia' hitzaldia emango du Ziortza-Bolibarren

Aristi, Independentziaren paperak liburuarekin. GARI GARAIALDE /ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2013ko irailaren 7a
00:00
Entzun
Ika-mika sortu ohi dute Pako Aristi idazle eta kazetariak egoera politikoaren inguruan esaten eta idazten dituenak. Haren ideien berri jasotzeko aukera egongo da gaur, Ziortza-Bolibarren (Bizkaia) egiten ari diren Udako Unibertsitate Bolibartarrean.

Independentzia: ondorengoei utzi behar geniekeen herentzia hitzaldia emango du Aristik. Gaiaren inguruko Independentziaren paperak liburua argitaratu zuen iazko udazkenean. Horrez gain, hainbat artikulu, hitzaldi eta elkarrizketatan, bere ikuspegia azaldu du idazleak. «Falazia bat dabil bazterrotan: ETA gabe, orain dena dela posible», esan du horietako batean. Aristiren arabera, ETA ez zen oztopoa euskaldunak independentziaren alde biltzeko. «Dena posible izango da hemen, ez ETArik gabe, baizik eta Espainiarik gabe; hau da, sistema politiko espainiarrarekiko lotura guztiak eteten ditugunean. Espainiaren kontra lortuko da hemen independentzia, ez haren laguntzarekin». Independentziaren aldeko pedagogia politikoa gurean egin gabe dagoela uste du, eta Eskoziari begiratu dio: «Parekatu EAJ eta Eskoziako Alderdi Nazionala: EAJ 1895ean sortu zen, eta oraindik hor dabil autogobernu handiagoaren eske. SNP 1934an, eta erreferenduma lortu du dagoeneko. Horrek erakusten du gure politikari askoren inutilidadea, ezina edo nahi eza».

HITZALDIA

Noiz. Gaur, 18:00etan.

Non. Ziortza-Bolibarren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.