Danimarkako garage punka

Total Hills taldea arituko da gaur Bilboko Kafe Antzokian, Willis Drummonden laguntzarekin

1970ko hamarkadako garage soinuari fidel dira Total Heels, zuzeneko indartsu eta gordinarekin. TIM VAN VEEN.
Erredakzioa
2013ko abenduaren 8a
00:00
Entzun
Danimarkako hiru musikarik eta Ameriketako Estatu Batuetako beste batek osatzen dute Total Hills laukotea. Bira txiki bat egiten ari dira Euskal Herrian; 1970eko garage punk doinuak aireratuko dituzte gaur, Bilboko Kafe Antzokian. Baionako Willis Drummond talde indartsuarekin partekatuko dute agertokia.

Stooges taldearen soinuarekin parekatu dute Total Heels taldearen zuzenekoa, eta Ty Segall zein Springsteenen jarraitzaileei gomendatu. Gauza bat argi dago: gaur atzera begira dauden garage taldeek batez ere 1960ko hamarkadari begiratzen diote, baina Total Heels hauek 1970eko taldeengan jarri dute arreta. Organoak erabiltzen dituzte soinuari eusteko, eta gitarra zein bateriarekin eraikitzen dute soinu pareta. Hiru minutuko kanta indartsuak egiten dituzte, soinu gordinarekin.

Willis Drummond 2007. urtetik ari da agertokiz agertoki eta estudioz estudio. 2009. urtean, Willis Drummond izenekoa plazaratu zuten, Bidehuts kolektiboaren babespean. Orduz geroztik, horren barruan aritu dira. 2010. urtean zuzeneko diskoa argitaratu zuten, eta estudioan sartu ziren hurrengo urtean, Instanteak grabatzeko. Orain, berriz, 2012ko A ala B ari dira aurkezten. Bonberenean grabatu, eta Toronton (Kanada) nahastu zuten.

KONTZERTUA

Noiz. Gaur, 20:00etatik aurrera.

Non.Bilboko Kafe Antzokian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.