Kaliforniako pop-rock leuna

Dum dum girls taldeak 'Only in Dreams' diskoa aurkezteko kontzertua emango du Bilboko Kafe Antzokian

Irudian, Kristin Dee Dee Gundred, Bambi, Sandy Vu eta Jules, Dum dum girls taldeko kideak. BERRIA.
Donostia
2012ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Hamarkada batzuk aitzinerantz bidaiatu, eta orduko pop-rock doinuez gozatzeko aukera izango da gaur, Dum Dum Girls taldea Euskal Herrian izango baita lehendabizikoz. Kaliforniako (AEB) laukoteak kontzertua emango du, 22:00etan hasita, Bilboko Arriaga Antzokian. Sub Pop zigilu ospetsuarekin plazaratu berri dute bigarren lana, Only in Dreams. The Ramones, The Ronettes, Siouxsie and the Banshees, Iggy Pop, The Cure, Patti Smith eta Mazzy Starren moduko taldeen bideari jarritzen diote; abestiak indie, pop, punk eta rock doinuz bustitzen dituzte. Kontzertu berezia, jaiegunez gozatzeko.

Taldea 2009an sortu zen, eta urtebetera kaleratu zuten euren lehenengo lana, I will be izenekoa; kritika onak izan zituen. Disko horretan Dee Deek, taldeko ahotsak idatzitako lehen abestiak jaso zituzten, gaztetasunaren nostalgia hizpide hartuta. Iaz bigarren diskoa aurkeztu zuten; han, errepideetako bidaiekin eta herriz herri emandako kontzertuekin lortutako heldutasuna islatzen da. Abestiak gehiago landu dituzte, eta pop ukitua nabaria den arren, ez dute bazterturock-and-roll erritmoa. Sentimenduz betetako diskoa da, erakargarria eta autobiografikoa. Dee Deek idatzi ditu hitzak, eta bere bizipenak eta sentipenak jasotzen; tartean, amaren gaizkitzea.

DUM DUM GIRLS

Noiz. Gaur, 22:00etan.

Non. Bilboko Kafe Antzokian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.