Kritika hizpide hartuta

Antzerkian aritzen diren bi kritikarirekin egingo dute gaur 'Esperientzixak' mahai ingurua, Donostian

Ander Lipus, Eugenio Arozena, Antton Luku eta Joserra Fachado hizlariak, 2010eko saioan. GARI GARAIALDE / ARP.
Erredakzioa
2014ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
Ehaze Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak antolatuta, Esperientzixak egitasmoaren bosgarren aldia egingo dute gaur, 19:00etan, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Aurtengo Esperientzixak saioan kritiken inguruan arituko dira.

Euskarazko antzerkigintzaren inguruan gogoeta, eztabaida eta hausnarketa sustatzeko asmoz sortu zuen Ehazek Esperientzixak egitasmoa.

Aurten bi saio egingo dituzte: lehendabizi mahai inguru bat prestatu dute, antzerkian aritzen diren bi kritikarirekin. Agus Perez eta Jaime Valverde izango dira hizlariak, eta nork bereesperientzia kontatuko du gaiaren inguruko gogoeta eta eztabaida sortzeko asmoz. Kritikari gorroto izenburua abiapuntuhartuta arituko dira. Jarduna gidatzeko, Karlos del Olmo antzerkigile eta ikerlaria arituko da moderatzaile lanetan. Horrez gain, Maite Arrese eta Mikel Martinez aktoreak ere gonbidatu ditu Ehazek. Arresek eta Martinezek Xabier Lopez Askasibarren Piztu gabeko zigarroak izeneko irakurketa dramatizatu bat eskainiko dute.

Antzerkingintzari buruzko esperientziak partekatzeko eta eztabaidarako gunea izan nahi du mahai inguruak. Sarrera doakoa da.

MAHAI INGURUA

Non. Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean.

Noiz. Gaur, 19:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.