KONPROMISOAK

2016ko uztailaren 20a
00:00
Entzun
Hona hemen Kutxabankek eta Laboral Kutxak izenpetu dituzten konpromiso nagusiak:

1. Erakundeen arteko harremana. Idatzizko eta ahozko harremanak euskaraz izango dituzte Uemak eta hango udalek, eta Kutxabankek eta Laboral Kutxak.

2. Langileak. Uemako herrietako bulegoetan behargin elebidunak jarriko dituzte. Langile berriak ere euskaldunak izango dira, baita behin-behinekoak ere.

3. Bezeroak. Euskara erabiltzea sustatzeko neurriak hartuko dituzte: lehen hitza euskaraz egin, mezu elektronikoak euskaraz edo euskara lehenetsiz bidali, txartelak euskaraz egin bezeroak aurkakoa eskatu ezean... Kanpaina bereziak euskaraz izan daitezen ere baliabideak jarriko dituzte —errenta aitorpenaren kasuan, adibidez—.

4. Kanpainak. Finantza erakundeek kanpainak egingo dituzte zerbitzuak euskaraz erabiltzeko.

5. Iruditeria. Euskara lehenesteko neurriak: gutxienez lau karteletik hiru euskaraz egongo dira, egitarauetako eta halakoetako publizitatea euskaraz, eskuorrietan euskara lehenetsi...

6. Gazteak. Bost urte baino lehen, bi finantza erakundeek euskaraz bakarrik bidaliko dizkiete dokumentuak 30 urte baino gutxiagoko bezeroei. Haiek kontrakoa adieraziko balute, bi eletan bidaliko lizkiekete agiriak, betiere euskarari lehentasuna emanez. Bezero berriak hartzerakoan irizpide hori segitzeko hitza hartu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.