PROPOSAMENAK

2018ko apirilaren 25a
00:00
Entzun
Hara lege ekinbidean aurkezturiko artikulu proposamenak:

1. Doakotasuna. «Doakotasuna diru publikoz hornitutako ikastetxe guztietan betearaziko da. Hezkuntza Saila arduratuko da kuoten kobrantza ageriko edo ezkutuko guztiak indargabetzeaz».

2. Kobraketak. «Sailak ziurtatu egingo du eskola itunpekoek jarduera edo zerbitzu osagarriengatik egingo dituzten kobrantzak onartzeko prozedura».

3. Matrikulazio bulego bateratua. «Matrikulazio prozesuetan gardentasun erabatekoa bermatzeko, sailak, udalerriekin koordinatuta, eskola eremu bakoitzean matrikulazio bulegoak egokituko ditu, eta horiek izango dira ikasleen matrikulaziorako leku bakarrak».

4. Indizea. «Inklusio Beharrizanaren Eskola Indizea (IBEI) zehaztuko da. Urtero txosten bat landuko da lurralde, eskola eremu edo zona, eta ikastetxe bakoitzeko IBEI erabilita. Horri esker, hezkuntza sistemaren kohesioa hobetuko duten erabakiak hartu ahal izango dira».

5. Indize mailak. «Gutxieneko eta gehieneko IBEI ezarriko da, eta tarte horretan mugitu beharko dira diru publikoz hornitutako ikastetxe guztiak».

6. Itunak lortzea. «Itunak eman edo berritzea baldintzatuta egongo da; beharrizan sozioekonomikoak, hezkuntza beharrizan bereziak edota hezkuntza laguntzaren berariazko beharrizanak dituzten gutxieneko ikasle kopuru bati arreta eman beharko zaio ituna berritzeko. Hori gutxieneko IBEI indizean zehaztuta egongo da».

7. Zerrenda. «Sailak urtero buletin bidez argitaratuko du zein diren diru publikoz hornitutako ikastetxe guztien eragin eremuak».

8. Laguntza. «Sailak, IBEI oinarri hartuta, arreta emango die profil sozioekonomiko baxuena duten eta bazterkeria arriskuan dauden ikasleak dituzten eskola publikoei. IBEI altua duten zentro itunduei laguntzeko formulak ere aztertuko dira».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.