Realak Sevilla hartuko du gaur, azken asteetako bolada ona luzatu nahian

Athleticek ezin du hutsik egin Zaragozan, ligako lehen bi sailkatuen erritmoari eutsi ahal izateko

Donostia
2013ko urriaren 13a
00:00
Entzun
Ohorezko Mailako seigarren jardunaldiko partidak jokatuko dituzte gaur Realak eta Athleticek. Donostiarrek Sevilla hartuko dute Zubietan (12:00), eta zuri-gorriek Aragoira egingo dute bidaia, Zaragozako Transportes Alcaine zelaian emaitza on bat lortzeko helburuarekin (12:00).

Unai Gazpioren jokalariek azken partidetako bolada onarekin jarraitu nahi dute Sevillari irabazita. Azken bi jardunaldietan irabazi eta itxura ona eman ondoren, sailkapeneko zortzigarren postua eskura edukiko luke Realak— Sevilla da postu horretan dagoen taldea, puntu bakarrera—. Andaluziako taldea hazita iritsiko da, Valentzia eta Collerenseren aurka garaipen garrantzitsuak lortu ondoren.

Athleticek, berriz, orain bi jardunaldiko huts egitea ahaztu eta bigarren garaipena nahi du jarraian. Ezin du berriro hutsik egin, ez badu lehen sailkatuenerritmoa galdu nahi —Bartzelona eta Pedras—. Transportesek ez du fin hasi denboraldia, eta Levanteren aurka baino ez ditu lortu hiru puntuak. Hala ere, ez dute aurkari erosoena edukiko parean. Aurreko jardunaldian hortzak erakutsi zizkion Pedras bigarren sailkatuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.