Espainiak ezin du hutsik egin Txileren aurka, Munduko Kopan irauteko

I. M.E.
2014ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
Munduko txapeldunari huts egiteko aukerak amaitu zaizkio, eta Espainiak gaur Txileri ezinbestean irabazi behar dio final-zortzirenetara iritsi nahi badu. B multzoko korapiloa askatu edo are gehiago estutu dezakeen partida da. Txilerentzat, aldiz, berdinketa emaitza ona da, multzoko azken jardunaldian Herbehereekin emaitza adostuz gero —Herbehereek bihar Australiari irabazten badiote— biak pasatuko liratekeelako. Espainiak 1-5 galduz ekin zion kopari, eta gaur ikusiko da bizkarrekoari buelta eman ahal izan dion. Txilek, aldiz, 3-1 irabazi zuen lehen partidan. Duela lau urteko Munduko Kopan ere elkarren aurka jokatu zuten, eta Espainiak 1-0 irabazi zuen. Litekeena da Javi Martinez eta Cesar Azpilikueta hasieratik aritzea Espainiaren atzeko lerroan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.