Gipuzkoako Aldundiak fabrikazio aurreratuko sarea jarri du martxan

Jon Fernandez.
2017ko otsailaren 7a
00:00
Entzun
Enpresa txiki eta ertainei 4.0 industriarako bidea erraztea da Gipuzkoa 4.0 Fabrikazio Aurreratuko Sarea planaren xedea. Atzo aurkeztu zuen Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanok, Azkoitian, Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapeneko diputatuarekin. Azaldu zutenez, munduko erreferente diren bost teknologia zentrok eta hiru enpresak lagunduko diete jauzi teknologikoa egiten 400 enpresa txiki eta ertaini.

Azkoitiko Ibarmia enpresak fabrikazio autonomoko unitateazhitz egingo du bisita jardunaldietan; Goimekek, monitorizazioaz eta makina eta ekipo guztien konexioaz; ITSk, zibersegurtasunaz; IK4-Lortekek eta IK4-Teknikerrek, laser teknologiaz; Tecanliak eta IK4-Vicomtechek, robotika malguaz eta visual computing delakoaz; IMH-TKgunek fabrikazio gehigarriaz; eta Tecnaliak, datu analisiez.

Enpresa bakoitzak lau bisita-jardunaldi antolatuko ditu urtean, bakoitza zortzi-hamar enpresarentzat; zentro teknologikoek, berriz, lau jardunaldi antolatuko dituzte gai bakoitzeko. Diputazioak nabarmendu du elkarlanean oinarritutako esperientzia dela, eta enpresa txikiek aukera izango dutela teknologia bonuak eskuratzeko: gehienez ere 10.000 euro bakoitzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.