Errusiako Munduko Kopa

Uruguaik eta Iranek azken unean irabazi dituzte beren partidak

ainara arratibel gascon
2018ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
Egipto 0-1 Uruguai

Golak. 0-1. Gimenezek (89 min.)

Maroko 0-1 Iran

Golak. 0-1. Buhadduzek, bere atean (94. min).

Uruguaik uste baino gehiago sufritu zuen atzo Egipto mendean hartzeko. Azken minutuan sartu zuenJose Maria Gimenez erdiko atzelariak partidako gol bakarra, buruz. Hala, Oscar Washington Tabarezek zuzentzen duen taldeak Munduko Kopa bateko lehen partida irabazi zuen. 48 urte zeramatzan hori egin gabe.

Jokoaren ekimena izan arren, Uruguai ez zen eroso aritu neurketa osoan. Hector Cuperrek zuzentzen dituen taldeetan ohikoa den moduan, taktikoki oso serio aritu zen Egipto, eta ahal zuzenean Musleraren atera gerturatzen saiatu zen. Baina erasoan asko atzeman zuen Mohamed Salahren falta. Herenegun Cuperrek «ziurrenik» jokatu egingo zuela esan arren, ez zen hala izan, eta ez zen zelairatu.

Uruguaik aukera garbiak izan zituen, baina Luis Suarez ez zen fin aritu. Bartzelonako aurrelariak huts egin ohi ez dituen lau abagune eduki zituen. Cavanik, berriz, zutoinera bidali zuen falta jaurtiketa bat, 88. minutuan. Horrenbestez, atzelari bat izan zen heltzeak babatik atera zizkiona Uruguari, geldidako jokaldietan duten indarra baliatuz. Garaipen horrekin, eta lehen jardunaldia jokatuta, Errusia eta Uruguai dira A multzoko liderrak, hiru punturekin. Saudi Arabiak eta Egiptok, berriz, ez dute punturik.

Marokoren eta Iranen arteko lehia ere azken unean erabaki zen. Hain zuzen ere, luzapenean. Zoriak bizkar eman zion Marokori, eta 0-1 galdu zuen, Buhadduzek bere atean sartutako gol baten erruz.Hala, Iranek lehen ezustea eman zuen. Carlos Queriozen taldeak eduki zuen aukera bakanetakoa izan zen. Marokok baloia izan zuen, baina urduri antzeman zitzaion, eta ez zuen topatu zulorik Iranen atzealdean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.