MOTZEAN

2016ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Aurkari bat? Jokin Argote. Harekin beti partida gogorra.

Lagun bat? Bi: Laguna, Oinatz Bengoetxea, eta, bikotekidea, Danel Elezkano.

Partida bat? Bi. Debutekoa eta jokatu nuen bigarrena: Oinatzekin batera Zornotzan jokatu nuen estelar bat, Arretxe-Ruizen aurka.

Pilotaleku bat? Zornotza eta Labrit.

Zerbait zor al dizu pilotak? Ez, asko eman dit. Bakean gaude.

Pilota profesionalak duen gauzarik onena? Dagoen giroa.

Eta txarrena? Nire kasuan, nahiko argi dago, lesioak.

Palmaresari begiratu diozu? Ez. Jokatu ahal izatea baloratu dut.

Tabernara sartu, eta «Hara, Iza da» entzun duzu... Ondo, pertsona irekia naiz.

Ba al da dopinik pilotan? Ez.

Pilotari izan ez bazina... Kirolari beste zerbaitetan, edo irakasle.

Seme edo alaba batek pilotari izan nahi badu? Pozik joango naiz partidetara beragaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.