Podemos aztertzen ari da Espainiako ituna uztea

2018ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Podemosen iritziz, Espainian hezkuntza ituna egiteko prozesua blokeatuta dago, eta lantaldetik ateratzeko aukera aztertzen ari da. Hala eginez gero, hiru egunean lantaldea utziko duen bigarren alderdia litzateke: PSOEk asteartean utzi zuen negoziazioa. Podemos, erabakia hartu aurretik, hezkuntza eragileekin batzartu da: irakasleekin, ikasleekin, eta gurasoekin. Ione Belarra Podemoseko diputatuak esan du hezkuntza komunitatearen parte hartzea behar dela «adostasunak» lortzeko: horiekin hitz egiten ez bada, edozein itun «hilda» jaioko dela gaineratu du.

Podemosen ustez, bi gaik blokeatzen dute, gaur egun, Espainiako hezkuntza itunaren negoziazioa. Batetik, finantzaketaren eztabaidak. Gaur egun, hezkuntzan egiten den inbertsioa BPGaren %4,1 da. PSOEk %5era igotzea eskatu zuen; aldiz, PPk %3,67 izatea iradoki zuen. Horregatik utzi du alderdi sozialistak lantaldea.

Bestetik, bozketa sistemari buruzko eztabaida da arazo, Podemosen arabera. Lantaldeko edozein erabaki gehiengo kualifikatuarekin onartu behar da: botoen hiru bostenekin. Horrek adostasunak lortzea zaildu du orain arte. Zenbait alderdik boto sistema aldatzea proposatu dute: gehiengo absolutuarekin nahikoa izatea proposatu dute. PSOEk ez du bozkatzeko sistema aldatu nahi, ordea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.