ARGUDIOAK

2015eko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Ikasteko ohitura hartzeko balio dute

Alde. Gelaz kanpo, norbere kabuz ikasten jarraitzeko dinamika txertatzen laguntzen dute.

Kontra. Ez da ikasteko ohiturarik hartzen lanak motibaziorik gabe behin eta berriz egiten. Interesak lortzen du hori.

Gaitasun akademikoa hobetzen dute

Alde. Gelan emandakoa berriz etxean gogoratzeko balio dute, batez ere gelan motelago direnei.

Kontra. Zailtasunak dituztenek arazoa etxera eramaten dute, lan horiek gehienetan gelan egindakoen errepikapena besterik ez direlako.

Bakarka ikasteko tartea ematen dute

Alde. Ikasleak autonomiaz jarduten ikasten du, gaiak bakarka landuta.

Kontra. Haur askori senide batek laguntzen die etxerako lanak egiten, edo irakasle partikular batek. Diskriminazioa sor dezake horrek.

Denbora antolatzen irakasten diete haurrei

Alde. Aisialdiko ekintzetarako denbora banatzera behartzen ditu umeak.

Kontra. Bigarren Hezkuntzako gaztetxoentzat balio dezake horrek. Haatik, Lehen Hezkuntzako haurren denbora—eskolaz kanpoko jarduerak, kirola, musika— helduek antolatzen dute normalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.