Txomin Arana. Moto gidaria

«Banekien horrelako zerbait gerta zekidakeela»

BERRIA.
Joanes Etxebarria.
Uyuni
2016ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Zortzi etapa eskas iraun du Txomin Aranaren ametsak (Ereño, Bizkaia, 1985). Herenegun, harri batek kolpetik eten zuen haren jarduna. Kolpe latza hartu zuen, eta motoa txikituta geratu zen. Horren ondorioz, erretiroa hartu behar izan zuen. Horrek, hala ere, ez dio kendu Dakar rallyan berriro parte hartzeko gogoa.

Ezer baino lehen, nola zaude?

Ondo, triste, baina ondo.

Nola gertatu zen istripua?

Bete-betean ari nintzela harri bat jo nuen, eta erori. Bueltaka ibili nintzen. Istripuan motoa apurtu zen, eta ezin izan nuen jarraitu.

Zu ondo zaude?

Bai. Kolpearekin min hartu nuen hanka batean, baina nigatik izan balitz lehian jarraituko nukeen.

Bukatu da, beraz, Rosariora iristeko ilusioa.

Hala da, bai, baina aurrera jarraitu beharra dago. Hona etorri aurretik ere banekien horrelako zerbait gerta zekidakeela.

Rallya ikusle gisara ikusteko asmorik baduzu?

Nigatik ikusiko nuke, baina ez dugu oraindik ezer erabaki. Nirekin badaude kamioilari lanak egiten dituztenak, eta jarraitzeak kostu bat izango luke.

Sostengua nabaritu duzu ?

Bai, nabaritu ditut. Aurten ezin izan gara iritsi helmugara. Datorren urtean izan beharko du.

Lehiatik at ere maila bakoitza elkartzen ote da mundutxo bat bezala, moto gidariak batetik eta besteak bestetik?

Apur bat bai. Lehia handia dago, baina elkartasuna ere bai.

Nola kudeatzen duzu egunez egun jasan beharreko tentsioa?

Oso gogorra egiten da. Kilometro eta ordu asko dira egunero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.