Pilota betekada Gabonetan

Erremonteko Binakako Txapelketako finalerdiak jokatuko dira gaur, Hernaniko Galarretan

Finalerdiak jokatuko dituzten zortzi erremontistak, herengungo pilota aukeraketan. MAIALEN ANDRES.
ainara arratibel gascon
2021eko abenduaren 24a
00:00
Entzun
Kirol askok etena izan ohi dute Gabonetan. Ez da hori, ordea, pilotaren kasua. Mahai bueltan ez ez ezik, pilotazaleek asebetetzeko aukera izango dute pilotalekuetako ikuskizunarekin ere.

Gaur, erremonteko Binakako Txapelketako finalerdiak jokatu dituzte Galarretan. 15:15ean hasiko da jaialdia. Lehen partidan, Juanenea-Aizpuru III.ak Ansa II.a-Martirenaren kontra neurtuko dituzte indarrak. Ansa-Martirenak aurkariek baino pilota arinagoak eta biziagoak aukeratu zituzten, erraz mugitzekoak, Martirenak sakearekin min egin zezan. Kontrakoa nahi izan zuten Juanenea-Aizpuru III.ak: pilota indartsuak eta astunak, mugitzeko zailak, botean jokatzeko ahalmena eta indarra baliatzeko.

Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a Urriza-Labakaren kontra ariko dira beste finalerdian. Helburu argia izan zuten Goikoetxea VI.a-Barrenetxea IV.akaukeraketan: Urriza gainditzen saiatzeko eta jokoan ez sartzeko pilotak izatea, biziak eta arinak. Partida luzatzea komeni zaielakoan, Urriza-Labakak bote gutxiagoko pilotak aukeratu zituzten, hainbeste ez dabiltzanak, baina behetik gehiago irteten direnak.

Gaurkoan ere Kutxabank ligako jaialdia dago Bizkaia frontoian, 16:30ean hasita. Baina ligako partida bakarra jokatu da: Ibarguren-Ibai Perezek Fusto-Del Rioren aurka neurtuko dituzte indarrak. Ligaxka amaitzeko jardunaldi baten faltan, bi bikoteentzat garrantzitsua da neurketa. Gaurko jaialdian ere jokatzekoa zen Ibon Garate. Impalak kontratua berrituko ez ziola jakinarazi eta gero, gaur zuen jokatzekoa azken partida profesionaletan. Baina ez du jokatuko, eskuin sorbaldan mina baitu. Banaka, Gordonek eta Urrutiak jokatuko dute.

Bestalde, pilotan, herenegun hasi zen Binakako Txapelketako seigarren jardunaldia, Elezkano II.a-Zabaletaren garaipenarekin. Gaur ez da neurketarik izango; bihar, ordea, bi. Labriten, Ezkurdia-Tolosak Jaka-Mariezkurrena II.aren kontra neurtuko dituzte indarrak; Astelenan, berriz, Irribarria-Rezusta eta Laso-Imaz ariko dira nor baino nor gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.