Erakustaldia emanda

Baskoniak 24 puntuko aldeaz irabazi dio Maccabiri: 97-73. Erasoan oso eraginkor aritu da: lau jokalarik hamar puntu baino gehiago sartu dituzte

ainara arratibel gascon
2019ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Gorabeheratsua izaten ari da Kirolbet Baskoniaren ibilbidea Euroligako ligaxkan. CSKA handia mendean hartzeko gai izan da, baina Darussafakaren aurka galtzekoa. Atzokoan, balekoa izan zen. Velimir Perasovicen taldeak erakustaldia eman zuen, eta sasoiko partidarik osoenetakoa jokatuz, 97-73 hartu zuen mendean Maccabi Tel Aviv. Partidako gakoa defentsan, baina batez ere erasoan egindako talde lan bikaina izan ziren. Horren adierazle Baskoniako lau jokalarik hamar puntu baino gehiago sartu zituzten: Voigtmannek (20), Hilliardek (19), Vildozak (16) eta Shieldsek (13). Hirukoetan lortutako portzentajea ere nabarmendu behar da, 21 ahaleginetatik 11 sartu baitzituen (%52). Gaurko emaitzen zain, berriro ere zortzi onenen artean dago talde arabarra.

Maccabi erreskadan lau partida irabaztetik zetorren, baina atzokoan lehen bost minutuetan baino ez zion eutsi Baskoniari. Hirukoeieskerlortu zuen lehen errenta esanguratsua Baskoniak, eta zortzi puntuz amaitu zuen aurretik lehen laurdena: 26-18.

Baina atzoko garaipenaren zutarriak bigarrenean jarri zituen. Aurrenekoan bezala, bizi mugitu zuen erasoan baloia, jaurtitzeko aukera onak topatuz. Gainera, hirukoetan asmatzen segitu zuten; eta, gainera, lehen hamar minutuetan errebotearekin izan zituzten arazoak konpontzen joan ziren. Horri guztiari esker, ordu arteko partidako alderik handiena: 43-24 (15. min). Baina bi hiruko jarraian sartuz, Maccabbik hamahiru puntura jaitsi zuen aldea 48-35 (18. min.). Baskoniak ondo eutsi zion, eta eroso kudeatu zuen aldea. Atsedenaldian emaitza 54-41ekoa zen.

Aldagelatik bueltan, Baskoniak erakustaldia eman zuen, eta erasoz eraso errenta handiagotzen joan zen, eta zaleak gozarazten: hirukoak, birrintzeak...Eta partida hasieran inork gutxi espero zuen aldea lortu zuen: 72-49 (26. min).

Bi taldeen arteko puntu aldea erabakita zegoen. Azken laurdeneanBaskoniak intentsitateari eutsi zion, zortzi onenen artean sartzeko hautagai sendoa dela erakutsi nahi baitzien aurkariei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.