GAKOAK

2018ko otsailaren 14a
00:00
Entzun
Ciudadanosek Espainiako Kongresuan atzo aurkeztutako lege proposamenaren nondik norako nagusiak:

1. Helburua. «Lege honen helburua da berdintasuna bermatzea enplegu publikoko sarbidean eta promozioan, arrazoi linguistikoen ondoriozko diskriminaziorik gabe. Hizkuntza koofizialen exijentzia maila zehazten du, espainiar guztiek goza dezaten funtzio publikora berdintasunez sartzeko eskubidea».

2. Aberastasuna. «Hizkuntza koofizialak jakitea meritua izango da erkidegoetan. Administrazioek neurriak hartuko dituzte Konstituzioak hizkuntza modu desberdinei buruz ezartzen duen babesa emateko».

3. Diskriminazioa. «Diskriminatzailetzat joko da administrazioak langileei buruz hartutako edozein neurri, hizkuntza koofizial bat jakitea betebehar gisa jartzen badu. Halaber, diskriminatzailetzat hartuko da meritu gisa ematen zaion balorazioa desproportzionatua bada egoera sozialaren aldean, edo postuaren funtzioagatik arrazoirik ez badago».

4. Langileen Estatutua. «Hizkuntza koofiziala jakitea meritu gisara soilik hartu ahalko da aintzat, lanpostua gauzatuko den errealitate sozialaren arabera, beharraren arabera, eta bete beharreko postura egokituta».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.