Deliveroo zigortu dute, autonomo faltsuak dituelako

2018ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
Deliveroo multinazionalak banaketa lanak egiteko erabiltzen dituen riders-ak autonomo faltsuak dira. Espainiako Lan Ikuskaritzak dio banatzaile horiek soldatapeko langileak beharko luketela, eta Valentziako epaitegi bat ados azaldu da irizpide horrekin. Banatzaile ohi batek jarritako salaketaren harira eman du ebazpena. Victor Sanchez izeneko langile ohiak uste du enpresak pagatu behar zuela bere Gizarte Segurantzaren kotizazioa, eta ez berak. Eta epaile batek arrazoi eman dio, Deliverooren eredua bera kolokan jarrita.

Helegitea jartzeko aukera dauka enpresak, eta horrela egitea espero da, baina oraindik ez du iragarri. Ebazpen horrek Deliveroo behartuko luke bere txirrindularien gizarte kotizazioak ordaintzera. Baita iraganekoak ere. Valentziaren kasuan 170.000 euro izango lirateke. Beraz, Deliverook diru asko dauka jokoan. Epaileak dio «Espainian 1.000 txirrindulari-banatzaile inguru dituela Deliverook, eta «langilea geolokalizatuta» dagoela, «une oro».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.