Errusiako Munduko Kopa. H multzoa. Kolonbia

Aparra ez ote zaion jaitsi

Aparra ez ote zaion jaitsi.
Aitor Manterola Garate.
2018ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
Norbaitek behin honela definitu zuen futbola: «Animoaren unean-uneko egoeraren araberakoa da». Baieztapen hori Kolonbiako selekzioari ezartzen bazaio, azterketa interesgarria egin daiteke. Lau urte dela, aurreko Munduko Txapelketan, animoz oso goitik heldu ziren selekzioa, agintariak, kazetariak eta zaleak. Egin behar zituzten bereak eta bi, eta, goia jo ez bazuen ere, Kolonbiak final-laurdenak harrapatu zituen. Gainera, ondo jokatu zuen Jose Pekermanen argentinarraren taldeak, James Rodriguez izar gisa jarrita, golegile onena izan baitzen txapelketan: sei gol sartu zituen.

Ordutik gaur arteko tartean, animoa asko jaitsi da. Sailkatze fasean asko kosta zitzaion txapelketako lekua eskuratzea, eta agian horrek eman die jaitsaldia aurreikuspenei. Gauza bat izan edo bestea izan, Kolonbiaren inguruan ez da itxaropen handirik oraingo honetan. Futbola animoaren egoeraren araberako zerbait bada, beste hark esan zuen bezala, kafezaleek jai daukate Errusian.

Taldea ia bera da duela lau urtekoarekin alderatuta, baina ez da berdin-berdina, eta hor dauka Pekermanek korapiloetako bat. Kolonbia aldetik diotenez, garesti ari da ordaintzen atzealdean ezinbestean jokalari berriak sartu behar izatea, eta James, Falcao eta Ospinaren maila ez denez duela lau urtekoa, horrek dena kendu ei dio indarra selekzioari.

Txapelketaren joanean ikusi beharko da aldarte egokia berreskuratzen duen duela lau urteko maila ona eman ahal izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.